Wicked: Part One (Jon M. Chu)
Fantasia | Musikala | Egokitzapena
Oz Erreinuan girotua, Dorothy Gale Kansasera iritsi baino askoz lehenago. Elphabaren ikasketak eta bere ibilbidearen hasiera kontatuko ditu, Ekialdeko Sorgin Gaiztoa bilakatu bitartekoa. Gerora lagun izango duen Glinda ikaskidearekin -Iparraldeko Sorgin Ona- duen harremana ere ezagutuko dugu.
Raqa (Gerardo Herrero)
Thrillerra | Terrorismoa
2014a, Raqako kale arriskutsuetan. Haibala (Sahararra ezizenez ezagutua) nazioarteko espioiak Jornadinarra harrapatu beharko du, ISISeko buruzagi bilatua. Bestetik, Malika, Ceutako erizaina, Europolen aginduetara ari da lanean. Raqara iritsi berri da, helburu berdinarekin. Bakoitza bere aldetik saiatuko da helburua betetzen.
Las chicas de la estación (Juana Macías)
Drama | Prostituzioa | Nerabezaroa
Jara, Álex eta Miranda adigabeentzako zentro batean hazi dira, baldintzarik gabeko maitasuna zer den jakin gabe. Jararen urtebetetze eguna da, eta hirurek ospatu egin nahi dute beraien trap queen abeslari gogokoenaren kontzertura joanez. Dirua behar dute, baina ez dute lortzeko aukerarik. Beraiek baino helduagoa den emakume bat ezagutuko dute, beraien zentroko egoiliarra izan zena eta autobus geltokietan nagusiagoekin zitak lotzen dituena, dirua erraz lortzeko asmoz.
Nightwatch: Demons Are Forever (Ole Bornedal)
Beldurra | Thrillerra | Serieko hiltzaileak
Emmak, medikuntza ikasle gazteak, forentseen departamentuan gaueko zaindari gisa lan egiteko proposamena onartu du. Bere aita, Martin, traumatizatuta dago haren emazte, eta Emmaren amak honek 10 urte zituenean bere buruaz beste egin zuenean. Orain, bere gurasoei gertatutakoaren atzean ezkutatzen den egia aurkitu nahi du, eta serieko hiltzaile batekin egingo du topo prozesuan.
Hors du temps (Olivier Assayas)
Drama | Komedia
Paul -zinema zuzendari bat- eta bere anaia Etienne -musika kazetari bat-, haurtzaroko etxean harrapatuta daude beren bikoteekin. Kanpoko mundua gero eta kezkagarriago bilakatzen den bitartean, denboraren joanari aurre egin beharko diote laurek, beren oroitzapenei eta ezkutatutako sekretuei. Tentsioak azaleratzen doazen heinean, beren erremintarik onenak artea, erromantzea eta komedia direla deskubrituko dute.
A Whole Life (Hans Steiinbichler)
Drama
Andreas Eggerren bizitza jarraituko du zortzi hamarkadetan, XX. mendean zehar. Zailtasunez, konfliktoz eta biolentziaz betetako bizitza da, baina baita garai zoriontsu eta erromantikoz ere. Robert Seethlaterren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da.
2023: Zinema Alemaniarraren Sariak: 4 hautagaitza
Borgo (Stéphane Demoustier)
Drama | Krimena | Kartzela
Espetxeetako zaindaria den Melissa Korsikako kartzela batera toki-aldatuko dute. Preso gazte batek bertan orientatzen lagunduko du, eta bere babesa eskainiko dio. Honek baina, laguntza bueltan eskatuko dio.
Prefiero condenarme (Margarita Ledo Andión)
Dokumentala | Drama
Diktadura garaian, 1972an, Ferroleko itsasadarreko itsaski-biltzaile baten aurka adulterioagatik egindako epaiketa batetik abiatuko da istorioa. Compostelako Eliz Auzitegiak eskumen zibilak bere gain hartu ditu, eta, pronostiko guztien kontra, 33 urteko Sagrario Ribela Fra absolbituko du.