Abenduaren 1ean, 12:00etan hasita, Bilboko Azkuna Zentroan dagoen Golem Alhondiga zinemetan eskainiko dute animaziozko pelikula, euskaraz bikoiztuta. ZINEAn 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.
Zinema Euskaraz programaren baitan, SUPERKLAUS (Steve Majaury eta Andrea Sebastiá) filma euskarara bikoiztuta ikusteko aukera egongo da abenduaren 5etik aurrera Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Hilaren 1ean, baina, aurrestreinaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan dagoen Golem Alhondiga zinemetan, 12:00etan hasita.
Jarraian duzue sinopsia: buruan kolpe handia hartu ondoren, Superklaus dela uste du Santa Klausek, pelikula saga famatu bateko superheroia. Horrek kaosa sortu du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailugile zikoitzak egoera aprobetxatu du Santa Klausen tailerraren kontrola hartzeko. Billie, neskato azkar eta ausarta, bere robota C.A.R.L. eta Leo elfoa dira bere asmo gaiztoak zapuztu eta Gabonak salbatu ditzaketen bakarrak, beranduegi izan baino lehen.
Bada, Gabon garaian girotutako abentura primizian ikusi nahi dutenek aukera izango dute ZINEAk antolatutako zozketaren bidez. 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.
Bertan parte hartu nahi duzuenok bidali mezua info@zinea.eus korreo elektronikora, ondoko informazioa zehaztuz: ‘Superklaus’ zozketa – ‘Izen-abizenak’
Izena emateko aukera azaroaren 25eko (astelehena) 12:00ak arte egongo da. Eta irabazleekin ondorengo orduetan jarriko gara harremanetan.
Sarrera bikoitzen onuradunek abenduaren 1ean, 11:30ean, jaso beharko dute gonbidapena Bilboko Golem Alhondigan. Bertan izango da pelikulako lan-taldeko kide bat.