Astelehenean abiatu zuten 2023ko edizioa, eta azaroaren 23ra arte luzatuko da. Urko Olazabal aktoreak jasoko du aurtengo Ohorezko Txantxarria
Lanbarri Kultur Elkarteko kideek antolatutako Umorea Labur – Arrigorriagako Umorezko Laburren Jaialdiak edukia pantailatik ateratzea du helburu aurten. Bada, munduko komedia onenak erakusteaz gainera, klase magistralak, topaketak, netwroking saioak eta beste hainbat jarduera hartuko ditu.
Atzo abiatu zuten 23. edizioa, eta Urko Olazabalek Ohorezko Txantxarria jasoko du; zineman zein telebistan ibilbide luzea duen aktorea da. Gainera, ETB2-ko ‘Vaya Semanita’ saioak 20 urte bete dituela ospatuko dute.
Emanaldiei dagokionez, KAR KAR, JA JA eta HA HA sailetan erakutsiko dituzte lanak, eta iRRI Barri, Sari Gaztea eta Humor en CorTOUR publiko berriak ezagutzeko aukera berriak izango dira.
Bestalde, Umorea Lab Getxonek ikasketa- eta industria-espazioetan murgiltzeko aukera ahalbidetuko du, eta #nosolopaja zein Fokoei esker gertuko eta urruneko talentua ezagutu ahalko da.
Ezagutu 2024ko Umorea Labur – Arrigorriagako Umorezko Laburren Jaialdiaren egitaraua, jarraian.
Leave A Comment