Nicolas Winding Refnek zuzendutako lana azaroaren 21ean egongo da ikusgai. Saioa 19:00etan hasiko da, Biteri Kultur Etxean.

Drive-Hernani-zinea

Hernani Zineklubak  urte bukaera bitartean pantailaratuko dituen filmen berri eman du. Azaroaren 21ean egongo da lehen lana ikusgai, eta euskarazko azpitituluekin gainera. Nicolas Winding Refn zinemagile danimarkarrak zuzendutako Drive (2011) neo-noir pelikula ikusteko aukera izango dute Biteri Kultur Etxera gerturatzen diren zinemazaleek.

Jamers Sdallisek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta auto tailer batean lan egiten duen eta gauetan zinemako gidari espezialista den gizon bat (Ryan Gosling) du protagonista. Noizbehinka, gaizkileen txofer ere da. Halako batean Irene (Carey Mulligan) ezagutuko du.

Gaizka Izagirre eta Andrés Daniel Sainz zineklubeko kideek aurkeztuko dute, 19:00etan hasita. Sarrera bakoitzak 3 euro balio du, eta kultura.hernani.eus webgunean zein kultur etxeko leihatilan eskuratu daitezke.

Abenduko saioak

Urteari amaiera eman aurretik, beste bi saio hartuko ditu zineklubak. Abenduaren 12an Todd Haynessen Carol (2015) egongo da ikusgai: New York, 50eko hamarkada. Therese Belivet (Rooney Mara) Manhattango denda bateko saltzailea da, eta bizimodu hobea du amets. Egun batean, Carol Aird (Cate Blanchett) ezagutuko du. Emakume dotore eta sofistikatua da, zeina zorigaiztoko ezkontza-lotura batean harrapatuta dagoen. Berehalako erakarpena sortuko da haien artean, gero eta biziagoa eta sakonagoa, beren bizitzak betiko aldatuko dituena.

Azkenik, hilaren 26an, zinema familiarreko klasiko bilakatu den E.T. estralurtarra (Steaven Spielberg, 1982) emango dute, euskaraz bikoiztuta, eta doan: Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonatuta geratu da Lurrean, ontzia beren planetara itzultzean, berau ahaztuta geratu denean. Erabat bakarrik dago eta beldurra du, baina haur baten lagun egingo da, eta honek etxean gorde du. Estralurtarra zientzialariek eta poliziak aurkitu baino lehen bere planetara itzultzeko modua aurkitu nahi dute mutikoak eta haren anaiek.