Komunikazio taldeak eta Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak bat egin dute lurraldeko industria sendotzeko asmoz.
EiTBk komunikazio taldeak eta CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak bat egin dute Hego Euskal Herriko indarrak batu eta sektorea sendotzen jarraitzeko asmoz. Apustu irmoa dela adierazi dute bi parteek, iragan ostiralean Iruñean egindako agerraldian.
Miguel Iturralde CLAVNAko presidenteak eta Arturo Cisneros gerenteak hartu zuten parte enkontruan, eta EiTBko zuzendari nagusia den Andoni Aldekoa, Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria den Isabel Octavio, eta Euskara eta Kultura zuzendaria den Vanesa Fernandez izan zituzten bestaldean kide.
Hain zuzen ere, Nafarroako ikus-entzunezko enpresen lehiakortasuna eta kalitatea areagotzeko helburuak babestuko ditu EiTBk CLAVNArekin bat eginez. Era berean, komunikazio taldeak EITBk lurralde horretan sortzen diren ikus-entzunezko proiektuak sustatzen jarraitu nahi du, eta elkarrekin lan egin panorama digital berriaren eta egungo kontsumo-moduen erronketara egokitzeko.