Industriaren garapenari eskainitako Zinebi Networking jardueraren baitan, “Euskal ikus-entzunezkoen industriaren oraina eta etorkizuna” jardunaldia ospatuko du gaur EPE-IBAIA elkarteak. Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo dute, 10:00etatik 13:30era.

‘Euskal ikus-entzunezkoen industriaren oraina eta etorkizuna’ jardunaldiaren lehen paneleko partaideak (Argazkia: EPE-IBAIA)

EPE-IBAIA Ekoiztetxeen Elkartearen, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren eta Bilbao Bizkaia Film Commisionekin lankidetzaren emaitza, “Euskal ikus-entzunezkoen industriaren oraina eta etorkizuna” jardunaldia hartuko du gaur Azkuna Zentroak, Zinebi Networking jardueraren abaroko ekimen sortaren baitan.

Euskadiko ikus-entzunezkoen ekoizpenaren egoera, aukerak eta aurre egin beharreko erronkak aztertuko dira bertan, tartean, eta espazio handiagoa hartzen ari den adimen artifizialera egindako hurbilketa espezifiko bat.

Bada, honako aditu profesional hauen parte-hartzea izango da bertan:

  •  José Luis Escolar – Ekoizlea
  •  Roberto Butragueño – CEO Elamedia Estudios
  • Joseba Retolaza. ELKARGIko Zuzendari Korporatiboa
  • Elixabete Larrinaga – Euskal Herriko Unibertsitateko praktiketako eta lan-orientazioko dekanordea
  • Estibaliz Urresola – Zuzendaria eta gidoilaria
  • Iker Ganuza – EPE-IBAIA Elkarteko lehendakaria
  • Maite Ruiz de Austri – APIKA Elkarteko lehendakaria
  • Alba Mejide – IA darabiltzen proiektuen aholkularia eta diseinatzailea
  • Nerea San Juan – ANDERSEN Kultura, Kirol eta Entretenimenduko zuzendaria.

Ikusi jardueraren xehetasunak, HEMEN.