Informazioa tratatzeko estrategia digitaletan adituak diren profesionalak bilduko ditu Artium Museoak hartuko duen Dokumentazio Zentroen XII. Topaketak. Besteak beste, ikus-entzunezkoen digitalizazioa izango dute aztergai.

ARTIUM – Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak antolatzen ditu bi urtez behin. Hitzordu profesional honek  hamabigarren edizioa izango du aurtengoa, eta  dokumentalaren kudeaketan adituak diren hamabost pertsona bilduko ditu, azaroaren 14tik 15era, bi egunez luzatuko den egitarauan.

Topaketen bidez informazioaren profesionalek aukera dute esperientziak trukatzeko, kudeaketarako estrategia berrien inguruan gogoeta egiteko, eztabaida sortzeko eta ikerketa bultzatzea eta kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea xede duten lankidetza-ekimenak sustatzeko. Bi egunez aztertuko dute nola eraldatzen ari den, teknologiaren bitartez, dokumentu-funtsen eskuragarritasuna eta erabilera museoetan eta arte-zentroetan.

Honako gaiak jorratuko dira, besteak beste, jardunaldi hauetako egitarauan museoetako bildumak aztertzeko eta dokumentatzeko adimen artifizialaren aplikazioari buruzko aurkezpena egingo da, eta erabakiak hobeto hartzeko analitika aurreratua erabiltzen duten proiektu berritzaileak nabarmenduko dituzte bertabn. Era berean, bildumen zaintza digitalaren gaia landuko da; funtsezko gaia baita informazioaren aroan. Azken honen baitan landuko dute arestian aipatu dugun ikus-entzunezkoen digitalizazioa.

Ikusi egitaraua xehe, HEMEN.