Ikus-entzunezko eszena intimoen grabazioen atzean dauden sekretuak ezagutu nahi dituzu? APIKA – Ikus-entzunezkoen Produktoreen Elkartearen ekimenez, eszena intimoetako lan-protokoloak hizpide izango dituen saioa eskainiko du Tábata Cerezo aktore, zinemagile eta intimitate-koordinatzaileak azaroaren 13an.

Lantegiaren xedea filmaketako eszena intimoetako protokoloak ezagutzeko hurbilketa izatea da. Bertan azalduko da intimitate-koordinazio egoki batek nola lagundu dezakeen zuzendarien koreografian eta ikuspegi sortzailean, eta, aldi berean, nola babestu artisten onespena eta osotasun fisiko, psikologiko eta emozionala testuinguru intimoko filmazioetan. Izan ere, eszena horiei modu sortzaile, tekniko, profesional eta seguruan aurre egiteko, ezinbestekoa da segurtasun-sare bat eta komunikazio-kanal bat ematea.

Bada, Gasteizko Dato kaleko San Prudentzio Fundazioan egingo dute saioa, 9:00etatik 13:00etara, datorren azaroaren 13an.  Tábata Cerezo aktore, zinemagile eta intimitate-koordinatzaileak gidatuko du. Bertaratu nahi duten horiek, honako helbidearen bidez erreserbatu beharko dute lekua: apika.asociacion@gmail.com

Tábata Cerezo

Lucía Delgadorekin batera, Espainian fikziozko eduki intimoak kudeatzen dituen IntimAct enpresa itzindariaren zuzendaria da Cerezo. Horrez gain, Espainiako ikus-entzunezkoetan Eszena Intimoekin Lan egiteko lehen Gidaren egilekidea da eta baita Intimitatearen Koordinazioko Profesionalen Espainiako Elkartearen (AESCI) sortzaileetako bat ere.