Goya sariak bultzatzeko kanpainaren aipamen bereziaren lehenengo zatiaren ebazpena iragarri berri du Zineuskadi Elkarteak, fikziozko eta animazioko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzen baitakoa. Guztira, 4.000€ banatuko dituzte, sei eskatzaileren artean.

zineuskadi-2024

2024ko martxoaren 11ean, fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapen eta publizitaterako laguntzen 2024ko deialdia argitaratu zen Zineuskadi Elkartearen webgunean, aipamen berezia egin zitzaion Goya sariak sustatzeko kanpainari.

Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean Goya sariak sustatzeko aipamen bereziara, Balorazio Batzordeak aurkeztutako proposamenak ebaluatu zituen.

Hori horrela, aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluatu ondoren, Balorazio Batzordeak Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zizkion txostena eta laguntzak emateko proposamena, presidenteak laguntzak emateko dagokion hitzarmena eman eta horien zerrenda argitara zezan.

Bada, hemen adierazitako moduan banatuko dira:

  • Baleuko SL –  Los poderes de lolo – 700,00€
  • Sayaka Producciones SLLucía – 350,00€
  • Kantauri Filma AIERobotia – 650,00€
  • La verdad inventada AIEMarco – 650,00€
  • Doxa Producciones SLIn a Nearby Field – 200,00€
  •  Al borde Films S CoopFlying Hands – 500,00€
  • Nina la película AIENina – 800,00€
  • Kanaki Produzkioak AIE – Los Williams – 150,00€

Ikusi ebazpena, HEMEN.