Besteak beste, Indarkeriaren Oi(H)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte), Puzzleak (Kote Camacho) eta Dena asmatuta dago (Jone Arriola Lobete) euskal lanak saritu dituzte. Irabazleak mostraren streaming plataforman egongo dira ikusgai, hilaren 27ra bitartean (23:59 arte).
KCD – Cultura, Comunicación y Desarrollo elkartearen ekimena da Bilboko Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Komunikazioa eta Kulturaren bitartez, gizartearen garapena, kulturartekoa eta, oro har, iraunkorra sustatzea du helburu eragileak, eta zinema jaialdia da horretarako darabilen tresna. Aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituzten filmak biltzen dituzte urtero, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen izenburuak, alegia, eta lau ardatz tematikoren gainean eraiki dute hitzordua: jasangarritasuna, genero-berdintasuna, kultur artekotasuna eta giza eskubideak.
Hamaseigarren edizioa urriaren 10etik 17ra bitartean ospatu dute, eta bost ataletan banatuta, guztira, 43 herrialdetako 80 lanek osatu dute aukeraketa ofiziala. Tartean ekoizpen euskal herritarrak izan dira, baita sariduden artean ere.
Irabazleak mostraren streaming plataforman egongo dira ikusgai, hilaren 30era bitartean. Jarraian duzue palmaresa:
- Giza Eskubideen saria: Indarkeriaren Oi(H)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte) eta Niñas de Arena (Raúl Guillamón)
- Balioetan Oinarritutako Hezkuntza saria: Puzzleak (Kote Camacho)
- Genero berdintasunaren saria: Dongu (Naz Caybasi) eta Mediha (Hasan Oswald)
- Gazteen Klaketa saria: Cautivos de la comodidad (Carolina Taipe) eta Betirako dira? (Iraia Gonzalez, Joane Fernandez, Irene Lorente, Ainhize Gonzalez, Luisa Zambrano, Josefa Escobar Gallardo)
- Kulturartekotasun saria: Mother Suriname (Tessa Leuwsha) eta Serpêhatiyên Neqewimî (Ramazan kilic)
- Invisible Express saria: Faxismoa borrokatu, Trogloditas, Pigmalión
- Euskarazko lan onena: Dena asmatuta dago (Jone Arriola Lobete) eta Lehen saiakera (Yurena Carrero, marina Perosanz, Natalia Berridi)
- Emakumezkoek zuzendutako film onena: Camino Roya; un Mapa de ida y vuelta (Rocío Ridruiguez) eta Las que sobrevivimos (Itxaso Diaz)
- Zinema Ikusezina: Will my parents come to see me (Mo Harawe) eta Vibrations from Gaza (Rehan Nazzal)
- Iraunkortasunaren saria: Baad Az Talatum (The Silence After The Storm) (Alina Rizwan) eta La suerte de Katalina (Guillermo Ordás Blanco)
- Publikoaren saria: Serpêhatiyên Neqewimî (Ramazan kilic)