Informazio Zerbitzuek ondutako lana 23:45ean emango dute, euskal telebistan; aldiz, igandean, ETB2 katean egongo da ikusgai, 23:15ean.

Artikotik Kantaurira-zinea

Klima Aldaketaren Aurkako nazioarteko Egunaren harira, eta #ekin_klima kanpainaren baitan, EiTB komunikazio taldeak Artikotik Kantaurira dokumentala estreinatuko du, gaur gauean. Informazio Zerbitzuek 2023ko azaroan egindako izen berezko saio berezian oinarrituta dago; berotze globalaren zero gunera egin zuten bidaia, bertan gertatzen ari denak gurean nola eragiten duen erakusteko.

Euskal Telebistan egingo dute dokumentalaren lehenengo emanaldia, 23:45ean. Bigarrena, berriz, igandean izango da, ETB 2 katean, 23:15ean. Batean zein bestean, Groenlandian filmatutako irudiak ikusi ahalko dira. Mikel Reparaz EiTBko nazioarteko arduradunarekin batera, Amane Iglesias, Pablo Darío Rodriguez, Lide Zubia eta Itxaso Amezaga EITBko profesionalak bertaratu ziren lana sortzeko asmoz. Reparazen beraren eta Lorea Perez de Albenizen gidoia dauka dokumentalak, Rodriguezen eta Jon Arreguiren errealizazioarekin.

Euskal gizartearen erronkak ardatz

Gizartean aldaketak sustatzeko helburua duen #ekin_transformazioa ekimenaren barruan, EITB #ekin_klima kanpaina abiatu du. Gizartea eraldatzeko eragile izanik, eta 2030 Estrategiarekin bat eginez, “gure etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan” jarri nahi du arreta EiTB, besteak beste kliman, “euskal gizartearen erronkak gure ardatz ere badirelako”.