williamstarrak-zinea

Raul de la Fuentek zuzendutako lanak bi kontinente, bi errealitate eta kulturaren arteko zubi-lana du ardatz: bi anai futbolari, euskal herritar eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakutsiko dute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez

Iñaki eta Nico Williams anaia futbolariei, eta haien familiari, buruz zuzendutako dokumentalak badu estreinaldi data. Urriaren 31n iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara Raul de la Fuente nafarrak (Minerita, Another day of life) zuzendutako zazpigarren filma.EiTBren parte hartze zuzena du eta 72. Donistia Zinemaldiko ZINEMIRA sailean izan zuen mundu mailako aurkezpena, irailean. Berriki, Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren 10. Astean lehiatu da.

Bi kontinente, bi errealitate eta kulturaren arteko zubi-lana du ardatz Williamstarrak (Los Williams) filmak ardatz: bi anai futbolari, euskal herritar eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakutsiko dute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez. “Gurariei buruzko istorioa da; futbolaz jarduten da, bai, baina, batez ere, esperantza, familia, jatorrietarako itzulerak eta ametsak ditu hizpide”.

KRITIKA | WILLIAMSTARRAK: Ez da futbola, bizitza da

Proiektua burutu ahal izateko, De la Fuente bi urte luzez ibili da Athletik Clubeko jokalarien atzetik, Qatarren ospatu zen Munduko Txapelketan parte-hartu zutenetik berriki amaitu den Eurokopara arte. Azken honi dagokionean, Espainia txapelketaren buru izatera eraman duen taldeko kide izan da Nico Williams, besteak beste, finaleko gola egin eta jokalari onenaren garaikurra lortuta.

Horiez gain, familiaren artxibo pertsonala ere arakatu du zuzendariak, eta Iñakiren, Nicoren eta haien amaren ahots oharrak erabili ditu iraganeko hainbat gertakari antzeztu eta testuinguratzeko. Era berean, elkarrizketa ugari egin dizkie protagonistei eta baita lagun eta zaleei ere: “Haien bizitzak markatu dituen gatazkak errebisatuz gerturatzen da dokumentala beren bizitzara: arrazismoa, nortasuna, handinahia, frustrazioa eta deserrotzea”, azaldu du.