Igartubeiti Baserri Museoak ‘20.000 erle-espezie’ filmaren emanaldia hartuko du datorren azaroaren 9an, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egingo duten Zinemateka ekimenaren baitan. Filma Estibaliz Urresola zuzendariak aurkeztuko du, 16:00etan, eta, ondoren, solasaldirako tartea izango da.

Zine-erakusketa ibiltaria da ZINEMATEKA deiturikoa, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan. Helburua landa-ingurunean bizi diren emakumeek egiten duten lana ikusaraztea da. Era berean, hiriko biztanleak ingurune horren bizimodu errealera hurbildu nahi ditu, emakumeen eginkizun egituratzailea, soziala eta ekonomikoa nabarmenduz eta herri eta hirietako biztanleen arteko ulermena eta konplizitatea bultzatuz.

Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko integrazioaren bilaketaren erakusgarri, zikloak aurrez aurreko proiekzioak (hiri handietan zein herri txikietan) eta doako streaming bidezko proiekzioak konbinatzen ditu. Bada, publikoa bilduko duen hitzordu horietako baten lekuko izango da Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio, Gipuzkoa): Estibaliz Urresola zinemagile arabarrak 20.000 erle-espezie filma aurkeztuko du datorren azaroaren 9an.

KRITIKA | 20.000 ESPECIES DE ABEJAS: Norbere identitatearen hariak ehuntzen

Filma Estibaliz Urresola zuzendariak berak aurkeztuko du 16:00etatik aurrera,  eta, ondoren, 18:15etik aurrera, solasaldirako tartea izango da. Emanaldi irekia eta doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharra dago: igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 72 29 78 telefora deituta.