Urriaren 18an, ostiralean, ‘Zinema ikuspuntu feministatik’ izeneko klase magistrala eskainiko du Drag Magic kooperatibako Alba Villarmea Sancho kideak, Bilboko Etxe Betea egoitzan. Saio irekia izango da, baina lehentasunezkoa (H)emen-eko bazkide eta AUKERA mentoretzako partaideentzat.

 

Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona zinemaldiari lotuta dago Drac Màgic taldea, eta urteak daramatza, betiere  ikuspegi feminista batetik, ikus-entzunezko kultura dibulgatzen eta aztertzen. Hain zuzen ere, erakunde aitzindaria izan zen Katalunian irakasleei eta ikasleei zuzendutako proposamen didaktikoak eta prestakuntza-programak lantzen, eta zinemari eta ikus-entzunezko kulturari buruzko material didaktikoak ekoizten.

Bada, bertako kide den Alba Villarmea Sanchok gidatuko du Zinema ikuspuntu feministatik izeneko klase magistrala. Urriaren 18an, ostiralean, egingo dute, 16:00etatik 18:00etara, Bilboko Etxe Betea egoitzan. Bertan, zinemaren historia errepasatzeko aukera izango da, emakume aintzindarien lanak ikuskatuz.

(H)emen – EAEko Ikus-entzunezkoen eta Arte Eszenikoen Sektoreko Emakumeen elkarteak sustaturiko saioa da eta, hartara, elkarteko bazkide diren profesionalek edota AUKERA mentoreza jasotzen ari direnek lehentasunezko inskripzio-aukera izango dute. Edonola ere, saio hau irekia da honakoa, eta gaian interesa duen emakume orok eman dezake izena.

Ondorengo estekaren bidez gauzatu daiteke izen-ematea: ZINEMA IKUSPUNTU FEMINISTATIK