Urriaren 16an ospatuko den Aitzindariak topaketa aurkeztu du APIKA – Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak. Ekitaldi honek, trantsizio garaian, 70eko hamarkadatik 90eko hamarkadara, euskal zinema berriaren norabidea markatu zuten ekoizleak bilduko ditu.
“Aurrekaririk gabeko topaketa” izango da honakoa. Izan ere, eszenatoki berean bilduko ditu lehen aldiz euskal zinema norabidetu zuten lehen profesional aitzindariak.
Angel Amigo, Jose Maria Lara, Fernando Lopez Castillo, Javier Rebollo eta Iñigo de Silva izango dira gonbidatuak eta, Santi de Pablo historialariak moderatuta, bere lanak garai hartako euskal gizartean izan zuen eraginari buruz hausnartuko dute bertan, bai eta, aldaketa eta eraldaketa sozial etengabeko testuinguru honetan, urteotan pilatu dituzten esperientziak partekatu.
Urriaren 16an, asteazkenean, programatu dute hitzordua, 18:30etik aurrera, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Ekitaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango du aretoa bete bitartean.
Xehetasun gehiago, HEMEN.