GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen kolektiboak eta CAOSTICAk elkarlanean atonduriko ‘Ikus-entzunezkoen eta Adimen Artifizialaren Jardunaldia’ hartuko du Bilboko BBK Aretoak datorren urriaren 15ean. AAren erabilera posibleak eta honek zineman izan dezakeen inpaktu sozial eta etikoa izango dira aztergai.
Adimen Artifiziala ikus-entzunezkoen ekoizpena eraldatzen ari da, eta profesional askoren galdera da honakoa: mehatxua al da sortzaileentzat edo industrian eraginkortasuna sustatzeko aukera bat? Hain zuzen ere, AA deiturikoak zinema eta ikus-entzunezkoaren sektorean duen inpaktua izango dute aztergai, eragin sozial edota etiko posibletatik hasita, erabilera posibleak aztertzeraino.
Bilboko BBK Aretoak hartuko du saioa, eta 17:00etan abiatuko da. Lau atal bereiziko dituzte bertan:
- MAHAI-INGURUA: AA TEKNOLOGIA GISA
Tecnalia eta Vicomtech enpresek AAk sektorean izan duen aurrerapenari eta aplikazioei buruzko ikuspegi zehatza emango dute, prozesuen automatizaziotik hasi eta postprodukzioan irudiak eta soinua sortzeraino. Horiekin batera, teknologia horrek ikus-entzunezkoaren industrian izan dezakeen eragin sozial eta ekonomikoa ere aztertuko dituzte.
- SOLASALDIA: +RAIN FESTIVAL
+RAIN Film Festival AArekin sortutako munduko lehen zinema jaialdia da.
- MAHAI-INGURUA: IA SORKUNTZARAKO TRESNA
Niko Vázquez eta Adriana Rufranco, AArekin sortutako irudi-liburuen egileak (Make Bilbao GrAI Again) Javier Ucar, soinu-artista eta diziplina anitzeko sortzailea; eta Jimena Aguilar, gidoilari eta antzerkigilea.
- #AA-REKIN SORTUTAKO LANEN PROIEKZIOA
Euskal sortzaileen zein +RAINetik igarotako film laburrak proiektatuko dira.
Xehetasun gehiago, HEMEN.