Azaroaren 1ean, ostirala, 17:00etan jakinaraziko zaie parte hartzaileei aurtengo gaia, eta horiek 24 ordu izango dituzte sorkuntzak Elorrioko Arriola Antzokian aurkezteko.
24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren XIX. edizioa azaroaren 1ean abiatuko da eta, urtero legez, partaideek erlojupeko proba balitz bezala, antolatzaileek jakinarazitako esaldi, objektu eta gai zehatz batetik abiatuta “istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu” egin beharko dute. Izan ere, jaialdiaren helburua “multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz”.
Arriola Kultur Aretoa Elkarteko kideek 17:00etan emango diete parte hartzaileei informazioa, eta azaroaren 2an, ordu berean, aurkeztu beharko dituzte obrak, Arriola Antzokian bertan. Egun horretan bertan ere egingo dute film laburren emanaldia, 20:00etatik aurrera, eta ostean, sari banaketa egingo da.
Honako sariak banatuko dira:
- Sari nagusia: 700€
- Finalista: 500€
- Finalista: 500€
Izena emateko eta informazio gehiago: 24ordu@arriolaka.com