Urbil merkataritza guneko CINESA aretoak hartuko du gaur, 20:00etatik aurrera, Coldplay taldearen ‘Moon Music’ diskoaren aurrestreinaldia. Bizkaia aldean, Bilboko Zubiarten emango dute, 20:00etatik aurrera ere bai.

Zinema eta musika dira Coldplayk taldeak Moon Music disko berria aurkezteko nahastu dituen alderdiak. Izan ere, talde britainiarrak bere lan berria osorik entzuteko kanpaina berri bat aurkeztu du, diskoak eta biniloak salgai jarri eta Spotifyk kontsumoa gaitu aurretik: zinema-aretoetan aurrestreinaldi bat.

Mundu osoko antzoki eta zinema-aretoek hartuko dute asteazken eta ostegun honetan Coldplay taldearen hamargarren diskoaren aurrerapen esklusiboa, eta horien artean izango da Urbil merkataritza guneko CINESA aretoa -Gipuzkoa osoko bakarra-. Sarrerak 11 euroko prezioan salduko dira, eta saio bakarra egingo da: gaur, urriaren 2an, 20:00etatik aurrera. Erosi zurea, HEMEN.

Era berean, Bizkaian, erakusketa enpresak Bilboko Zubiarte merkatalgunean daukan aretoan egingo dute saioa, 20:00etatik aurrera ere. Eskuratu sarrera, HEMEN.