Zineuskadi Elkarteak fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako dirulaguntza deialdiaren baitan kokatzen da ere Goya sarien kanpainarako duen laguntza-lerroa.
Euskal Autonomia Erkidegoko zinema aretoetan estreinatu diren fikziozko eta animaziozko zinemarako film luzeen eta sorkuntza-dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzak arautzen ditu Zineuskadi Elkarteak kaleratu duen deialdiak. 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutako fikziozko eta animaziozko film luzeak zein sorkuntza dokumentalak izan zitezkeen onuradunak, eta laguntza proiektuaren kopiak eta publizitate gastuak estaltzera bideratu beharko dute.
Era berean, 2025eko Goya sarien hautagaien kanpainarako irizpideak zehaztu zituzten ere, horretarako 15.000 euro bideratuta. Dokumentalen, animaziozko filmen eta film laburren kasuan, Akademiak haren webgunean modu ofizialean argitaratutako hautagai posibleen barruan botazioen lehenengo fasean dauden proiektuak onartuko dira. Horiekin batera, 2024ko Goya Sarietarako hautagaitzen bigarren fasean saria jasotzeko aukera izan duten fikziozko edo animaziozko film luzeak, film laburrak eta sormen-dokumentalak ere izan daitezke onuradunak.
Ikusi laguntza-lerro espezifiko honi dagokion eranskina, oinarri eta epeak hartzen dituena, HEMEN.
Leave A Comment