Lola Arias zinemagile argentinarrak zuzendutako filma goratu du GEHITU elkarteak, 72. Donostia Zinemaldiaren baitan. Horizontes Latinos sailean lehiatu da. Aldiz, XII. Sebastiane Latino Saria Babyk

Reas-zinea

GEHITU – Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak 2000 urtean banatu zuen aurrenekoz “homosexualitatearen errealitate soziala” hobekien islatzen zuen filma aitortzen duen Sebastiane Saria. Mende laurdena pasatu da ordutik, eta kolektiboaren askatasunei eta aurrerapenei begira aritu da etengabe. Aurten, urteurren borobila ospatu dute, eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Bada, 72. Donostia Zinemaldia bukatzear dela, 2024ko Sebastiane Sariaren irabazlea jakinarazi dute: REAS i. Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen Lola Ariasek zuzendutako lana Horizontes Latinos sailean erakutsi dute egunotan. Beren bizitzako denbora tarte bat preso igaro duen talde baten idiosinkrazia erretratatu du filmean. 

KRITIKA | REAS: Amets egin bizirik jarraitzeko

Yoseli (Yoseli Arias), Nacho (Ignacio Amador Rodriguez), Estefi (Estefy Harcastle), Noe (Noelia LaDiosa), Paulita (Paulita Asturayme) eta Carla (Carla Canteros) karismartikoen bizipenak. Hain zuzen ere, emakume horiek beraiek bilakatu ditu filmeko protagonista, eta pelikuletarako lokazio gisa erabiltzen den espetxe hustu batek eskainitako espazio dekadentea baliatuta birsortu dute bakoitzaren istorioa.

Aldiz, bart jakinarazi zutenez ere, BABY (Marcelo Caetano) izendatu dute Sebastiane Latino Sariko irabazle.