Espainiako proiektu onena DUBME izendatu dute. Europakoa, aldiz, SONIC ALCHEMIST.

zinemaldia startu challenge

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren bitartez sustatutako ekimena da Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren baitan garatzen dena. Aurten, AA Adimen Artifiziala izan da lehiaketaren ardatz nagusia, gaiaren bueltan jorratutako proposamenak aurkeztu baitira.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) parte da proiektua, Spanish Screenings XXL-ren baitakoa, Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko pentsatutakoa, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez.

DUBME (Alejandro San Agustin Gomorra) izendatu dute Espainiako proiekturik onena, eta aipamen berezia egin diote CURRENT ANIMA-ri (Javier Amador Lluesma). Lehenak, Adimen artifizialaren eta gizaki profesionalen medioz ikus-entzunezko eduki profesionalean oztopo linguistikoak ezabatzea du helburu. Bigarrenak, AAk automatikoki eta segundo gutxi batzuetan 3D ko bideo bihurtzeko gaitasuna izango du.

Europako proiektuei dagokienez, SONIC ALCHEMIST (Vytis Puronas, Lituania) izan da garaile: adimen artifizialean funtsatutako soinu-diseinurako tresna berritzaile bat da, zinemarako soinu-efektuak sinkronizatu eta egokitzen dituena; horretarako, track anitzeko zirriborro editagarriak sortzen ditu probetarako.

Ekintzailetzari aipamen berezia, bestalde, KASPAR K1-ek (Esben Torgard Kaspersen, Danimarka)

irabazi du. Adimen artifizial aurreratua eskaintzen die zinemagileei.