Donostia Zinemaldiari egur esan berritan, hirian zinema eskaintzak ez du etenik izango. Kresala Zineklubeko kideek urrirako proposamenak aurkeztu dituzte, eta ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.
Hilaren 1ean bertan abiatuko du Kresala Zineklubak egitarau berria. Ran dong (2023) filma eskainiko dute, Anthony Chen zuzendariak zuzendutako drama. Txina iparraldera eramango gaitu, bhiru gazteren bidez: Yanji hotz eta haizetsuan, Txinako iparraldeko hiri batean, Shanghaitik bisitan datorren gazte bat galduta eta noraezean sentitzen da. Halabeharrez, Nanak gidatutako bira batekin egiten du topo. Neska berehala liluratzen du eta Xiao aurkezten dio, mutil jatorra baina jatetxe batean egindako lanagatik frustatuta. Hirurak azkar elkartzen dira ametsezko asteburu batean. Bere traumei aurre eginez, bere desioak poliki-poliki desizozten dira mundu izoztu batetik askatu nahi duten bitartean.
Urriaren 8an, aldiz, The Sweet East (Sean Price Williams, 2023) izango dugu ikusgai, Jacob EWlordi aktore ezagunak parte hartuko duen filma: Lillian institutuko ikasle gazteak ihes egingo du eskolako txango batetik. Maitagarrien ipuin bat edo Mirarien Herrian galduriko Alizia ganberro bat gogoraraziko digun bidaia zoro honetan, neska gazteak mundu harrigarri bat ezagutuko du. Ongi etorri Ameriketara!
Hirugarren saioa hilaren 15ean egingo dute, Zero Pobreziarekin lankidetzan. Pantaila handian ikusgai izango da Retour à Reims (Fragments), Jean-Gabriele Périot zinemagileak 2021ean ondutakoa: Didier Eribonen izen bereko eleberriaren moldaera librea. Artxibo-materialaren bidez, Frantziako langileriaren istorio intimo eta politiko bat kontatzen digu 50eko hamarkadaren hasieratik egun arte.
Azkenik, urriaren 22an, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin egingo dute bat, Animale (Emma Benestan, 2024) filma eskainiz: Camargue, Frantzian, ezaguna da bere zezen-lasterketengatik, gizon eta piztien arteko arintasuna eta errespetua probatzen duen ikuskizuna. Gizonez inguratuta, Nejma gaztea atsedenik gabe entrenatzen da urteroko txapelketa irabazteko ametsa betetzeko. Baina denboraldia bete-betean dagoenean, zenbait desagertze susmagarrik bertakoak kezkatzen dituzte. Laster zabaltzen da piztia basati bat zelatan dagoela dioen zurrumurrua.
Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoizterako. Parte hartu honako estekan.