Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia.

ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun.

Goizeko zortzirak puntutan abiatu du bosgarren eguna azpeitiarrak, Modi, Three Days on the Wing of Madness (Sail Ofiziala, lehiaz kanpo) filmaren emanaldira bidean. Batetik bestera salto, eta El hombre que amaba los platos voladores(Sail Ofiziala) filmaeekin gozatu du ondoren. Johnny Deppen arrastoa jarratu nahian ikusi dugu arratsaldean -eta baita lortu ere-, eta ostean, denbora apur bat egin eta gero, Bagger Drama (Ner Directors) lanaren emanaldiarekin itxi du eguneko jarduna.