Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia.

ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun.

Hirugarren egunean kritikarien artean gosaldu du, baina ez da horien iritziez fio. Honakoak ikusi eta iruzkindu dizkigu azpeitiarrak: The End (SAIL OFIZIALA) eta Las chicas de la estación (RTVE Gala).