Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia.
ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun.
Ez du ba ongi hasi 72. Donostia Zinemaldia, lehen saiora berandu iritsi baita. Hala ere, ondoko filmak ikusi eta horien iritzia partekatu digu: Sail Ofizialeko Conclave (Edward Berger) eta Soy Nevenka (Iciar Bollain), eta Perlak ataleko All We Imagine As Light (Payal Kapadia) zein The Substance (Coralie Fargeat).
IBILI PIZTU!