Zinema Euskaltzaindiaren HiztegianUZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak eta Euskaltzaindiak ‘Zinema Euskaltzaindiaren Hiztegian’ argitalpena osatu dute.

Donostia Zinemaldia aitzakia paregabea izan daiteke herritarrak, zinemazaleak izan edo ez, ikus-entzunezko alorrera hurbiltzeko. Arlo guztietatik gainera.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak eta Euskaltzaindiak erronkari heldu diote, eta denon eskura jarri dute Zinema Euskaltzaindiaren Hiztegian argitalpentxoa.

Palmares, soinu-banda, errealizadore, off-eko ahots, remake, afixa, atzera begirako, akreditatu… zinemarekin lotutako hitzak eta esamoldeak hautatu dituzte hiztegi arauemailetik.

Forma arautu berriekin osatuta eta eguneratuta, sarean partekatu dute.

Ikasi, ezagutu, eta erabili!