Azken bi urteotako euskal ekoizpen nabarmeni tartea eskainiko die Santurtziko Film Laburren Jaialdiak. Bestetik, Estatuko atalean genero eta estilo anitzetako lanak sartu dituzte.

Santurzine-zinea

Santurzine – Santurtziko Film Laburren Jaialdiaren antolatzaileek abuztuan jakinarazi zutenez, inoiz baino film labur gehiago aurkeztu dira urriaren 3tik 19ra bitartean egingo duten 12. edizioko deialdira. Bada, hautaketa-batzordeak jasotako 2.215 lanak ikuskatu eta Euskal Pantailak zein Estatuko ataleko azken zerrendak argitu ditu.

Batetik, azken bi ikasturteetako Euskal Herriko lan esanguratsuenen lagin bati tokitxoa egingo die Santurzinek aurten ere. EiTB taldearen babesa izango du sailak, eta 1.000 euroko saria emango dio lan irabazleari. Gainera, iaz hasitako bidea jarraituz, euskarazko film labur onena goratuko dute Andolín Eguzkitza Sariarekin (1.000 euro).

Jarraian duzue zerrenda:

  • Babesa (Ander Iruretagoyena)
  • Hotz (Lander Castro)
  • La impostora (Yangxi Chen)
  • Itsasoan lamiak (Irati Santiago)
  • Merkurio (Sebastian Pesle)
  • Nada de nada (Gastón Haag)
  • El rey de la semana (David Perez Sañudo)
  • Deadly Draw (Sorteo mortal) (Nitya Lopez)
  • Utländsk (Alba Lozano)
  • Azken erromantikoak (David Perez Sañudo) | lehiaketaz kanpo, irekierako filma
  • Marco (Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga) | lehiaketaz kanpo
  • Nina (Andrea Jaurrieta) | lehiaketaz kanpo

Bestetik, edozein genero edota gai jorratzen dituzten fikziozko film laburrek izan dute sail honetan parte hartzetako aukera, eta finalistak 1.000 euroko sari nagusia irabazteko hautagaiak izango dira; bigarren lan onena 700 eurorekin sarituko dute. Iaz bezala, interpretazio onena erabakitzerako orduan ezabatu egingo dute genero-bereizketa.

Guztira, genero eta estilo anitzetako 10 lanek osatuko dute Estatuko ataleko zerrenda:

  • Beicon (Jose Montero)
  • La compañía (José María Flores)
  • Instinto paternal (Nacho Martínez)
  • Malego verte (Nüll García)
  • Match (Sara Valbuena)
  • La niña tatuada (Elisa Lanzas)
  • Quién llama (J.A. Villalobos)
  • Sincopat (Pol Diggler)
  • The Stranded (Sergi Páez)
  • Wan (Víctor Monigote)