Hiru euskal film luze lehiatuko dira Sitgeseko zinema jaialdiko Sail Ofizialean: Galder Gaztelu-Urrutiaren Rich Flu filma, Una ballena Pabo Hernandorena eta Daniela Forever Nacho Vigalondoren lana (Sayaka Films eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzitakoa) arituko dira fantasiazko zinemaren jaialdiko sari nagusia eskuratzeko lehian.
Irailaren 10an, asteartez, eman zuten antolatzaileek 57. edizioa izango denaren programazioaren berri, prentsaurrean eginiko agerraldian. Bada, esan beharrean gaude euskal lanek presentzia nabarmena izango dutela bertan.
Alde batetik, sail ofizialean arituko dira Rich Flu (Galder Gaztelu-Urrutia), Una ballena (Pablo Hernando), biak ala biak EITBren parte-hartzea duten filmak, eta Daniela Forever Nacho Vigalondok zuzendu eta Sayaka Producciones eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzitako lana.
Bestetik, film laburren atalari dagokionean, Sitgesen ikusgai izango dira Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) Izibene Oñederraren filma (lanak EITBren parte-hartzea du eta Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera atalean ikusiko da), La gran cita de Conej (Pablo Río Gómez), Gizaki (Xanti Rodríguez), Un placer (Sonia Estévez) eta Tengo que acabar el puto TFM (Estibaliz Burgaleta y Andrea Casaseca).
Sitgesko Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren urriaren 3tik 13ra ospatuko da, Kataluniar kostaldeko herriko hainbat agertokitan. Presence Steven Soderberghen pelikulak zabalduko du 57. edizioa, eta Nunca te sueltes Alexandre Ajaren filmak itxiko du.