Gipuzkoako kultur eragileei zuzendutako Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultur proiektua formakuntza-saioa erraztuko du KBulegoak, datorren irailaren 19an. Donostiako Santa Teresa Komentuan egingo dute saioa, euskaraz, Enara Garcia KBulegoko kide ohiak gidatuta.

KBulegoaren Ibilbideak formakuntza lerroaren baitan kokatu dute egitasmoa. Izan ere, hainbat urrats izaten ari den dituen bide honek kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu. Profesionalek ziklo osoa jarraitu edo bakarren bat egiteko aukera dute, beti ere, haien beharren arabera.

Bada, udara osteko lehen saio monografikoa izango da honakoa, eta profesionalei bere proiektua egiaztatzen, neurtzen eta ixten lagunduko dien funtsezko trebetasunak eskuratzeko aukera gisa aurkeztu dute. Kultura-kudeatzaileak, artistak edo kultura-erakunde baten parte diren profesionalak galdegin dituzte, prestakuntza horrek beren proiektuak hurrengo mailara eramateko beharrezko tresnak emango dizkiela sinetsita.

Parte-hartzaileek antropologia sozial eta kulturalean lizentziaduna den Enara Garcia izango dute bidelagun. Bere ibilbide profesionala arlo hauetan garatu du Garciak: ikerketa eta gizarte-aholkularitza, herritarren parte-hartzea, proiektuen ebaluazioa eta kultura-kudeaketa. K bulegoko kide izan da proiektuaren hasieratik duela hilabete batzuk arte, eta dirulaguntzen hainbat deialditako epaimahaikide gisa ere aritu da.

Arestian aipatu bezala, irailaren 19an finkatu dute hitzordua, 10:00etatik 13:00etara, Donostiako Santa Teresa Komentuan. Euskara izango da lanerako hizkuntza, eta parte-hartu nahi dutenek irailaren 17ra arte eman dezakete izena.