Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan, ekitaldi profesionaletan, inkubategietan eta laborategietan parte hartzeko ikus-entzunezkoen profesionalentzako laguntzen deialdiaren lehen ebazpena argitaratu du Zineuskadi Elkarteak. 30.500€ banatuko dituzte guztira.

zineuskadi-2024

Zineuskadi Elkartea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, urte hasierarekin berretsi zen beste urte betez ikus-entzunezkoen jardun profesionala babesteko asmoan, tartean kasu, EAEtik kanpoko ikus-entzunezkoen sektorearekin lotutako azoka, merkatu eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dirulaguntzak banatuz. Izan ere, helburu hirukoitzari erantzuten dio estrategia horrek: sektoreak nazioarteratzeko egiten duen ahalegina bultzatzea; kultura-ekoizpenei koprodukzioa bezelako irtenbide komertzial berriak bilatzea; eta EAEko kultura-eragileen eta nazioarteko eragileen arteko topaketak eta trukeak sustatzea.

Bada, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 20ra bitarte EAEtik kanpo egindako ikus-entzunezkoen sektoreko merkatu, azoka edo ekimen profesionaletara egindako parte-hartzeak babestuko ditu deialdiak, alegia, joan-etorri bidaiak (garraioa, kilometrajea…), ostatua eta mantenu-dietak. Beti ere, talde bakoitzeko kide bakar baten gastuak ordainduko dira. Presentzia onlinekoa balitz, gehienez taldeko edo enpresako bi ordezkariren akreditazioa ordainduko da.

Dirulaguntzen lerro honek bi deialdi jasotzen ditu: lehenengoa 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 16ra bitartekoa; eta bigarrena, aldiz, 2024ko ekainaren 17tik abenduaren 20ra bitarte sortutako gastuak ordaintzera bideratuko dena. Hala, lehen zatiko eskaerak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitartekoa izan zen eta bigarren zatiko eskaerak aurkezteko epea, aldiz, 2024ko abenduaren 21etik 2025eko urtarrilaren 4ra bitartekoa izango da.

Bada, argitaratu dute lehen deialdiaren baitan lagunduko dituzten enpresa eta norbanakoak biltzen dituen ebazpena.

Merkatuetara joateko emandako laguntzen zerrenda:

  • Altube Filmeak SL – 787,02€
  • Bulow&Ryder Media Partners – SL 807,19€
  • Iván del Campo Uribarrena – 385,46€
  • Imanol Ortiz López – 991,71€
  • Irusoin , S.A. – 438,85€
  • Doxa Producciones SL – 1.752,45€
  • Euskadi Movie AIE – 2.328,66€
  • Bartonfilms, S.L. – 1.147,43€
  • Pimpi & Nella Films – 2.552,87€
  • Garabi Films SL – 149,58€
  • Uniko Estudio Creativo S.L. – 886,55€
  • Sergio Azkarate Maestro – 148,36€
  • Al Borde Films S.Coop. Pequeña de Iniciativa Social – 2.254,39€
  • Lotura Films S.L. – 1.438,30€
  • Miren Teresse Aperrybai Irastorza – 2.968,73€
  • Marmoka Films S.L. – 2.823,00€
  • Soul Pictures SL – 2.385,78€
  • Basque Film Services S.L. – 1.014,44€
  • Banatu Filmak, S.L. – 1.806,99€
  • Sultana Films SL – 2.087,92€
  • Pantoma Films SL – 844,32€

 

Inkubagailu eta laborategietarako emandako laguntzen zerrenda:

  • Garabi Films SL – 500€