Kursaal Film Festival San Sebastián egitasmoaren laugarren edizioa irailaren 15etik urriaren 6ra bitartean ospatuko da.
A2K Kursaal Kino Kultur Erakundeak sustatuta, laugarrenez egingo dute aurten Kursaal Film Festival San Sebastián zinema jaialdia. Iazko edizioko arrakastak animatua -75 herrialdetako film labur pantailaratu zituzten, 12.000 ikus-entzuletik gora bildu zituen-, sail tematiko berriak gehitu dituzte, hala, aukeratutako lanak SCIFI, HORROR, COMEDY, CHILDRENS, SPORTS, MUSIC, DANCE, CULINARY edota DDHH ataletan lehiatuko dira.
Irailaren 15etik urriaren 6ra bitartean ospatuko da 2024ko edizioa, eta ohi bezala, 100 lanetik gora hartuko ditu. Formatu hibridoa izango du festibalak: obrak VOD streaming plataforma berezian edota Kursaal Jauregian bertatik bertara ikusi ahalko dira.
Horiek ikusi eta baloratzeaz zinema industriako profesionalez osatutako epaimahaia arduratuko da: Miki Duran (zinemagilea, gidoilaria, ekoizlea), Silvia Conesa (zinemagilea, gidoilaria eta aktorea), Guillermo De Oliveira (zinemagilea, gidoilaria eta ekoizlea), Elena Zurita (zinemagilea, aktorea eta ekoizlea) eta Marco Huertas (zinemagilea, gidoilaria eta ekoizlea).