Alemania, Txile, Txina, Kuba, Danimarka, Espainia, AEB, Frantzia, Japonia, Portugal eta Erresuma Batuko hamahiru film labur lehiatuko dira Donostia Zinemaldian NEST THE MEDIAPRO STUDIO Saria eskuratzeko. Guztira 428 filmek eman dute izena Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XXIII. edizioan, inoizko zifrarik altuena.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatua, Nest sailak mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazten ditu, hau da, egungo eta etorkizuneko zinemagileen obrak. Film laburrak erakutsi eta preskribatzeko gunea ez ezik, ikasleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta ikus-entzuleen topalekua ere bada Nest: Zinemaldiak zinemari buruzko elkarrizketa errazteko eta prestakuntzaren eta mundu profesionalaren arteko gurutzaketa errazteko gaitzen duen gunea.

Alemania, Txile, Kuba, Danimarka, Espainia, EAB, Frantzia, Japonia, Portugal, Erresuma Batua eta Taiwango hamalau zinema-ikasle bildu egingo dira irailaren 23tik (astelehena) 27ra (ostirala) euren lanak aurkezteko bost jardunalditan, zinemagileekiko elkarrizketetara joateaz eta industriako profesionalekin topaketak egiteaz gain. Hautatutako lanetan, dibertsitate geografikoa, tematikoa eta estilistikoa, fikzioak eta ez-fikzioak elkarrekin bizi dira, baita ikuspegi pertsonalak ere honako gai hauen inguruan: nerabezaro problematikoak, agertoki distopikoak, gatazka familiarrak, naturguneen garrantzia edo doluaren eta gaixotasunaren mamuak.

 Zinema-arloko pertsona ezagun batek eta hautatutako eskoletako ikaslez osatutako epaimahai batek  emango diote 10.000 euroko saria film labur irabazleari:

  • HIRUGARREN PAISAIA / THE THIRD LANDSCAPE – Julen Etxebarria – EQZE
  • ADIÓS – Jose Prats
  • BONA NIT, RAMBLES / GOOD NIGHT, RAMBLES – Maria Bareche eta Clara Barfull
  • CHUVAS DE VERÃO / SUMMER RAINS – Mário Veloso
  • EL REINADO DE ANTOINE / THE REIGN OF ANTOINE – José Luis Jiménez Gómez
  • HE TONG / AND I TALK LIKE A RIVER – Ning Qian
  • HOLY GOST CONVERSATION – Kai Lou
  • LAS VALGUS PAISTA METSALE / LET THE LIGHT RISE UPON THE FOREST – Hanna-Mirtel Paas
  • PICNIC – Yuki Hirata
  • SI ON LA NUIT / TWO NIGHT OWLS IN PARIS – Pierre Bermond
  • THE SLIP – Alex Sherman
  • VOLVER A RECORRER LAS MISMAS CALLES / RETRACING THE SAME STREETS – Beatriz Arias González
  • WILD CHILD – Sif Lina Lambæk

Proiektu bakoitzaren inguruko informazioa xehe, HEMEN.