Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) urriaren 2an banatuko ditu XX. Besarkada Sariak. Dagoeneko iragarri dute Bilboko Campos Elíseos Antzokian egingo duten ekitaldian errekonozimenduak jasotzeko hautagai diren profesionalen zerrenda.

Euskal Aktoreen Batasuneko afiliazioak lankideen antzerki, telebista eta zinema arloetako interpretazio lanak nabarmentzen ditu bi urtean behin, Besarkada Sariak banatuz. Bada, martxan da XX. edizioa: izendatuen zerrenda 365 afiliatu profesionalen artean egindako lehen bozketa baten ondorioz eraiki da, eta arlo bakoitzean garaikurra nori eman erabakitzea dagokie orain bazkideei.

Jarraian duzue hautagaien zerrenda osoa:

ANTZERKIA | Emakumezko aktore onena:

  • Aitziber Garmendia (Esnearen Kolorekoa)
  • Olatz Ganboa (Festen)
  • Garbiñe Intxausti (Forever)

ANTZERKIA | Gizonezko aktore onena:

  • Kepa Errasti (Posdatarik gabeko gutunak)
  • Aitor Borobia (Festen)
  • Iñigo Aranburu (Ez naiz inoiz Dublinen egon)

TELEBISTA | Emakumezko aktore onena:

  • Itziar Atienza (Entrevías)
  • Aitziber Garmendia (Muertos SL.)
  • Itziar Ituño (Detective Touré)

TELEBISTA | Gizonezko aktore onena:

  • Josean Bengoetxea (Balenciaga)
  • Koldo Olabarri (Bellas Artes)
  • Gorka Otxoa (Machos Alfa)

ZINEMA | Emakumezko aktore onena:

  • Edurne Azkarate (Irati)
  • Ane Gabarain (20.000 erle espezie)
  • Patricia López Arnaiz (20.000 erle espezie)

ZINEMA | Gizonezko aktore onena:

  • Kepa Errasti (Irati)
  • Martxelo Rubio (20.000 erle espezie)
  • Eneko Sagardoy (Irati)

Zorionak denei eta zorte on!