Euskaraz azpidatzitako bi telesail berri estreinatuko ditu gaur Euskal Telebistaren PRIMERAN streaming plataformak: Kaosa (2023) eta Ahalegina (2021). Komediazko lanak dira biak ala biak, jatorri daniarrekoak.
2023ko irailaren 15ean jaio zen PRIMERAN, euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena. Urtebete ere ez da igaro aurkeztu zutenetik, baina, hamar hilabete hauetan, 100.000 harpidedunetik gora bildu ditu doako plataformak. Urtebete ere ez da igaro aurkeztu zutenetik, baina, hamar hilabete hauetan, 100.000 harpidedunetik gora bildu ditu doako plataformak.
Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena da PRIMERAN, doakoa. Denetariko eskaintza du, baita eduki esklusiboak ere; eta astero dakartza titulu berriak. Nahikoa da plataforman erregistratzea horiekin guztiekin eta askoz gehiagorekin gozatzeko. Kopuruei dagokienean, egun, 7000 eduki inguru biltzen ditu, eta horietatik %95 euskaraz. Zehazki, % 91k euskarazko audioa du, eta gainerakoek azpitituluak.
Fizkiozko lan edota dokumentalekin batera, euskarazko fikziozko telesailak dira gordailuaren habe nagusietako bat, izan originalak, bertakoa ala nazioartetik euskaraturikoak. Hain zuzen, atal honi dagozkio aste honetako nobedadeak: Kaosa (2023) eta Ahalegina (2021). Komediazko telesailak dira biak, jatorri daniarrekoak.
Johannes liluragarri eta abenturazalearen xarmapean harrapatuta dagoen Lise, Danimarkako goizeko telebistako aurkezle maitatua, da Kaosa (Lars Kaalund, 2023) lanaren protagonista protagonista. Bizi duen eguneroko aurreikusgarriak bere alde basatiarekin talka egitean, ordea, erabaki zail baten aurrean jarriko du bere burua: erosotasunaren edo kaosaren artean hautatzea.
Aldiz, oso bestelakoa da Ahalegina (Mads Rosenkrantz Grage eta Anders Morgenthaler, 2021) proposamena. Haien jaioterritik ihes egiteko ahaleginean, bostgamer gaztek Counter-Strike: Global Offensive txapelketan murgilduko dira, heldutasunera iristeko bidaia dibertigarri bat abiatuz.