Iazko hitzorduaren arrakastari jarraipena eman asmoz, Networking – Gosari Topaketaren saio berri bat antolatuko du Basque.Audiovisual. markak Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan. Quebeceko, Kantabriako, Kolombiako eta Brasilgo ordezkaritzak gonbidatuko dituzte bertara.

Antolatzaileen hitzetan, ekimen “oso interesgarria” da lan harreman berriak lantzerako unean, bazkide berriak bilatzeko ez ezik, norberaren lana atzerrian ezagutzera emateko aukera aparta baita. Izan ere, Quebeceko, Kantabriako, Kolombiako eta Brasilgo ordezkariak gonbidatu dituzte ere parte-hartzera.

Hala, Industry ataleko gainerako jarduerei erreparatuta finkatu dute eguna, jaialdian egon daitezkeen beste tankerako jardueretarako asistentzia ez oztopatzeko.  Datorren irailaren 24an egingo dute, 9:00etatik 10:30era bitartean, jaialdiaren egoitza nagusia den Kursaal pareko Gronx kafetegian.

Parte-hartu nahi duten ekoizle eta zinemagileek abuztuaren 28a baino lehen gauzatu beharko dute inskripzioa, formulario hau betez.