En la otra isla, 60 eta 70eko hamarkadetan egindako film kubatar zaharberrituen hautaketa aurkeztu dute Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Euskadiko Filmategiak. Klasikoak programaren baitako ziklo honek 19 filmen emanaldiak hartuko ditu, Tabakalerako Elías Querejeta Zine Eskola zinema-areto berrian.

Zinemaldiaren, EQZE Elías Querejeta Zine Eskolaren (aktiboki hartu du parte EQZEk zaharberritzean), eta Euskadiko Filmategiaren proposamena bost saiotan banatuta egongo da, eta zinemagileen –hala nola Sara Gómezen eta Nicolás Guillénen lan ez hain ezagunak−, persona kanonikoen –adibidez, Santiago Álvarezen– eta egitura instituzionaletatik kanpo lan egin zuten sortzaile amateurren lanez hornituko dira.

Filmak –kasu askotan mundu-estreinaldian programatuak edo Espainian lehen aldiz ikusiko direnak– Kubako zenbait erakunderen (Cinemateca de Cuba, ICAIC, zinemagileak eta partikularrak) eta nazioarteko erakunde hauen elkarlanaren ondorioz helduko dira gurera: Elías Querejeta Zine Eskola bera, zaharberritze eta filmen kontserbaziorako arloaren bitartez; Kanadako Vulnerable Media Lab/Queen’s University; Alemaniako Arsenal-Institut für Film und Videokunst; Madrilgo Altahabana Films; Archivistas Salvajes kolektiboa (Kuba-Donostia); eta Frantziako Institut National de l’Audiovisuel.

Emanaldiak Elías Querejeta Zine Eskolak Tabakaleran duen zinema-areto berrian egingo da, eraikinaren beheko solairuan, eta hemeretzi izango dira orotara:

  • Ociel del Toa / Ociel from Toa (Nicolás Guillén Landrián, 1965)
  • En la otra isla / On the other island (Sara Gómez, 1968)
  • El negro (Eduardo Manet, 1960)
  • En un barrio viejo / In an old neighbourhood (Nicolás Guillén Landrián, 1963)
  • Una tradición centenaria (Miguel Secades, Rudis Reyes eta Rafael Torrens, 1990)
  • Iré a Santiago / I’m going to Santiago (Sara Gómez, 1964)
  • Coffea Arábiga (Nicolás Guillén Landrián, 1968)
  • Distribuidores de veneno (Alfredo Guevara, 1961)
  • Isla del tesoro / Treasure island (Sara Gómez, 1969)
  • B.J. (Santiago Alvarez, 1968)
  • 79 primaveras / 79 springs (Santiago Álvarez, 1969)
  • Oración / Prayer for Marilyn Monroe (Marisol TrujilloM Miriam Talavera eta Pepín Rodríguez, 1984)
  • Nace una plaza (Miguel Secades eta Miguel García, 1988)
  • Los del baile/ The Dancers (Nicolás Guillén Landrián, 1965)
  • …y tenemos sabor / And we’ve got flavor (Sara Gómez, 1967)
  • Poder local, poder popular / Local Power, Popular Power (Sara Gómez, 1970)
  • Taller de línea y 18 (Nicolás Guillén Landrián, 1968)
  • Plenaria Campesina (Nicolás Guillén Landrián, 1966)
  • De cierta manera / On Way or Another (Sara Gómez, 1974)

Xehetasun gehiago, HEMEN.