Buffalo Kids (Juan Jesús García Galocha eta Pedro Solís García, 2024) filma asteazken honetan estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretoetan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film espainiarra, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratuko dira XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebaldea zeharkatuko duen tren batean igoko dira polizoi gisa eta, bertan, Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoak garaituz, ustekabeko lagunak eginaz eta egoera paregabeak biziz.
Bada, filma, ondorengo ziema-aretoetan ikusi-ahalko da: Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Multicines 7 (Bilbo), Cines Niessen (Errenteria), Cines Florida (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz) eta SADE Cines (Donostia).
Zinema Euskaraz
Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen zazpigarren filma da honakoa.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan ere euskararen hedapena bultzatzearren.
Hurrengorako luze itxaroteko beharrik gabe, datozen asteetan ere helduko dira proposamenak: esaterako, abuztuaren 27an, Inseparables.