Alemania, Georgia, Lituania eta Turkiatik hautatutako sortzaileen filmak hautatu dituzte. Irailaren 23tik 25era bitartean ospatuko dira jarduerak, 72. Donostia Zinemaldiaren Industria esparruan.
Europako ekoiztetxeen parte-hartzea duten proiektuak sustatzeko asmoz, bertako sortzaileen lanak garatzeko eta bukaeraraino eramateko laguntza eskaintzen duen WIP Europa topaketa antolatzen du Donostia Zinemaldiak industriari eskainitako programazioaren baitan. 60 minutu baino gehiagoko iraupena duten eta Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek (nagusiki) ekoizten dituzten proiektuei zuzenduta dago.
Hautespen batzordearen galbahea pasa duten lau filmak aurkeztu ditu Donostia Zinemaldiak, 72. edizoan lehiatuko direnak. Alemania, Georgia, Lituania eta Turkiatik hautatutako sortzaileen filmak dira; lautik hiru egileen lehen edo bigarren filmak dira gainera.
Jarraian duzue zerrenda:
- Blaue Flecken (AT) / Blue Marks (WT) (Sarah Miro Fischer | Alemania
- China sea (Jurgis Matilevicius) | Lituania – Polonia – Taiwan – Txekiar Errepublika
- Memento non mori (Seyhmus Altun) | Turkia
- Usier Tevrshi / Ina Grove (Nino Akhvlesdiani) | Georgia
Sariei dagokienez, WIP Europa Industria Saria irabazten duen proiektuak filmaren postprodukzioa, ingelesezko azpidatziak eta Espainiako banaketa izateko aukera izango du. Bestalde, WIP Europa garaikurrak, 10.000 euro emango dizkio proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari.
Ezagutu bakoitzaren xehetasunak, hemen.