2024-2025 aldirako dela KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntza eskatzeko deialdiaren berri eman du BDCC – Euskadiko KSI Kultura eta Sormen Industrientzako guneak. Irailaren 16ra bitartean egongo da zabalik izena-emateko epea.
BDCC (Basque District of Culture and Creativity) gunea Euskadiko KSI Kultura eta Sormen Industrientzako gunea da. Hala, sorkuntzako, profesionalizazioko, berrikuntzako, nazioartekotzeko, finantzaketako, hazkundeko edo lehiakortasuneko proiektuetan diharduten proiektu, enpresa zein profesionalei eskaintzen diete babesa, norbere zirkunstantzia eta aukeretarako egokienak diren ibilbideak proposatuz arreta pertsonalizatu baten bidez.
Bada, jardun horren baitan kokatu dute ere KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntza deialdia, 2024-2025 aldirakoa. Programa hau berrikuntzan ahalmen handiko proiektuak martxan dituzten enpresei zuzenduta dago -betiere Euskadiko kultura- eta sormen-industrien eremukoak badira- horien garapena bultzatzeko.
Izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Ikusi deialdiaren xehetasunak, HEMEN.