269 lanek eman dute izena deialdian; aukeratutakoak irailaren 23tik 25era bitartean 72. Donostia Zinemaldiaren Industria esparruan ospatuko den foroan parte hartuko dute.
Donostia Zinemaldiak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuei zuzenduriko hamahirugarren Koprodukzio Foroan parte hartuko duten ekoizpenen zerrenda argitu du. Guztira, Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai eta Suitzatik hautatutako hamalau izango dira Industria jardueren baitan aurkeztuko dituztenak; zinemako profesionalen arteko harremanak eta akordioak sustatzen dituen topagunean izango dira denak.
Ohi bezala, WIP Europa eta WIP Latam topaketekin batera ospatuko da 72. Donostia Zinemaldiko Industria saila, aurten, irailaren 23tik 25era bitartean. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroari dagokionez, 269 lanek eman dute izena, eta hamalauk izango dute, azkenerako, balizko bazkideei euren proiektuen berri eman finantzaketa osatu eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea hobetzeko aukera. Horietako zazpi egileen lehen edo bigarren lanak dira.
Jarraian duzue zerrenda:
- Animales del desierto (Santiago Loza). Murillo Cine | Argentina – Brasil – Uruguai
- Crocodila (Gabriela Amaral Almeida). SOuth | Brasil – Portugal
- El espíritu de la ley (Natalia Meta). Picnic Producciones | Argtentina
- La escvuela pesada (Hernán Rosselli). Un Puma | Argentina – Austria – Uruguai – Brasil – Portugal – Frantzia – Txile – Peru
- La levedad de ella (Rosa María Rodríguez Pup). Gatorosafilms | Kuba – Mexiko – Kolonbia
- La mujer extraña (Martín Boulocq). CQ Films | Bolivia – Uruguai
- Los dos paisajes (Francisco Lezama). Pionera Cine | Argentina – Brasil
- Los erizos (Victoria Galardi). Tarea Fina | Argentina – Uruguai
- Malestar tropical (Jorge Cadena). Goldeneggproduction | Suitza – Frantzia
- Mar de Leva (Mariana Saffon Ramirez). Evidencia Films | Kolonbia – Frantzia
- Otro jardín (Mariana Gil Ríos). Movimiento Cine | Kolonbia – Frantzia
- Rambler (Fernanda Valadez eta Astrid Rondero). Corpulenta | Mexiko
- Remanso (Pablo Lamar). Sapukai Cine | Paraguai – Uruguai – Brasil – Frantzia
- Sólo el amor existe (Natalia López Gallardo). Lobo en medio de lobos S De R.L | Mexiko – AEB – Frantzia
Sariak
Hautatutako proiektuek hainbat sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria (10.000€); Europa-Latinoamerika Garapenarn DALE! Saria (10.000€) eta ArteKino International Prize Saria (6.000€). Berrikuntza gisa, gainera, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak atalean parte hartzen duten zuzendariek Casa Wabi-Escine Saria eskuratu ahalko dute, Casa Wabi Fundazioaren eta Escineren eskutik. Bost asteko egonaldia izango du opari, Puerto Escondidoko (Mexiko) Casa Wabi bungalowetako batean.