Aki Kaurismäkiren lehen lan argitaratu gabeez gain, 2023-2024 aldian arrakastatsuenak izan diren filmak berreskuratuko dituzte. Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin izango dira. Sarrera bakoitzak 5,40 euro balio du.
Uztailaren 15ean abiatu zuen Golem etxeak urtero uda garairako prestatu ohi duen ziklo berezia. Abuztuaren 31ra bitartean jarraipena izango du egitasmoak Iruñeko Golem Yamaguchi zinema aretoan.
Batetik, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren lehen lanak ari dira pantailaratzen, gurean inoiz estreinatu gabeak. Datozen egunetan ondorengo filmak emango dituzte: Hamlet Goes Business (1987), Ariel (1987), I Hired a Contract Killer (1990), eta Juha (1998). Bakoitzaren aurretik, film labur bana ikusi ahalko da ere, azken saioan izan ezik: Rich Little Bitch (1987), Leningrad Cowboys: Those Were the Days (1991), Leningrad Cowboys: These Boots (1992).
Horiekin batera, Aisha (Frank Berry, 2022), Shayda (Noora Niasari, 2023), abusuaren kulturari eta haren ondorioei buruzko Not a Pretty Picture (Martha Coolidge, 1976), 4Kn zaharberritu duten Yasujiro Ozu maisuaren Munekata kyodai (1950), Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard atalean Fipresci saria irabazi duen Los Colonos (Felipe Gálvez, 2023), Roter Himmel (Christian Petzold, 2023), Samsara (Louis Patiño, 2023), ekoizpen galiziarra duen As Neves (Sonia Méndez, 2024), Les Filles d’Olfa (Kaouther Ben Hania, 2023), eta Xixongo Zinemaldian Gidoi Onenaren DAMA Sariarekin aitortu duten Un sol radiant (Mónica Cambra eta Arianda Fortuny, 2023) kataluniarra.
Informazio osagarria eta ordutegiak, hemen.