Zinema arloari dagokionez, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren lehen filmak zein 2023-2024 aldian arrakastatsuenak izan direnak proiektatuko dituzte.

Azkeuna Zentroa-abuztua-zinea

Uda garaian herritarrek kulturaz eta askotariko diziplina artistikoez gozatzeko asmoz, Azkuna Zentroa – Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa programazio oparoa eskaintzen ari da uztailaz geroztik. Bisita gidatuak -irailaren 1era arte, egunero-, lau erakusketa,  tokiko artisautza edo diseinua ardatz duen denda berezia, eta nola ez, zinema saioak izaten ari dira protagonista.

Udako Golem zinema zikloaren baitan, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren lehen lanak ari dira pantailaratzen, gurean inoiz estreinatu gabeak. Abuztuaren 15era bitartean Golem Alhondiga zinema aretoan izango dira ikusgai ondoko filmak: I Hired a Contract Killer (1990), Take Care of your Scarf, Tatiana (1994), eta Juha (1998). Bakoitzaren aurretik, film labur bana ikusi ahalko da ere, azken saioan izan ezik: Leningrad Cowboys: These Boots (1992), Valino (2007).

Horiekin batera, abusuaren kulturari eta haren ondorioei buruzko Not a Pretty Picture (Martha Coolidge, 1976) pelikula aitzindaria, La chimera (Alice Rohrwacher) eta Perfect Days (Wim Wenders, 2023) ere sartu dituzte egitarauan.

Informazio osagarria eta ordutegiak, hemen.