Bosna proiektu espainiar eta europarrek parte hartuko dute 2024ko edizioan. Irailaren 26an egingo da lehiaketa, eta adimen artifizialari buruzko mahai-inguru batek osatuko du jardunaldia.

Zinemaldia startup challenge-2024-zinea

Zinemaldia & Technology ekitaldiaren esparruan kokatutako ekimena da Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatutakoa TECNALIA, ALÍA eta Vicomtechen laguntzarekin. Jaialdiaren apustu estrategikoa gisara, eta teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruz hausnartzeko eta bi sektoreen arteko harremanak estutzeko jomuga du. Halaber, Spanish Screenings: Financing & Tech ekimenaren jardueretako bat da, Espainiako startup proiektuei zuzendutako aipaturiko lehiaketaz gain, saioak inbertitzaile sortzaileen hirugarren topaketa ere barne hartuko baitu.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) parte da proiektua, Spanish Screenings XXL-ren baitakoa, Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko pentsatutakoa, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez.

  • Current Anima (HechicerIA) | Adimen artifiziala, automatikoki eta segundo gutxi batzuetan testuak 3Dko bideo bihurtzen dituena, ikus-entzunezko sektorean kostuak murrizteko.
  • Dubme (Dubme IO) | Adimen artifizialaren eta gizaki profesionalen medioz ikus-entzunezko eduki profesionalean oztopo linguistikoak ezabatzea da Dubmeren egitekoa. Dubme Studio plataformaren bidez, teknologia aurreratuekin denbora eta kostuak optimizatzen ditu; giza kalitatea mantenduz eta erregulazioa errespetatuz hedatzeko jomuga du.
  • Emotional Films (Professor Octopus AI Lab) | Ikus-entzunezko formatu berria, adimen artifizialaren medioz denbora errealean eraldatzen duena, ikuslearen emozioen eta beste ezaugarri batzuen arabera.
  • Hulahoop (Hulahoop) | Hulahoopek zinemako eta ikus-entzunezko edukietako inbertsioa demokratizatzen du, edonolako inbertitzaileak eta auditoretzapean egonik merkataritza-bideragarritasuna duten proiektuak konektatzen baititu.
  • AI (Tropo Servicios Audiovisuales SL) | Vocalityk ahots klonatuak sortzen ditu adimen artifizial sortzailearen bitartez. Giza epeltasuna duten lokuzioak, ikus-entzunezko edukiaren zerbitzura.

Gainerako bost proposamen europarrak ere zehaztu ditu Zinemaldiak:

  • Filmanize (Film Tools Ltd., Erresuma Batua) | Filmanizek adimen artifiziala darabil aurreprodukzioa optimizatzeko: gidoiak aztertzen, funtsezko xehetasunak identifikatzen eta gidoiaren banakapenetik filmatze-aginduak sortu arteko prozesua kudeatzen du.
  • Kaspar K1 (Kaspar, Danimarka) | Adimen artifizial aurreratua eskaintzen diegu zinemagileei.
  • Phont (Phont, Alemania) | Azpitituluei bizitza berri bat ematen diegu, hedabideetarako irisgarritasuna eta fideltasuna hobetzeko, hizkera ikusarazteari esker.
  • Sonic Alchemist (Sonomagic, Lituania) | Sonic Alchemist adimen artifizialean funtsatutako soinu-diseinurako tresna berritzaile bat da, zinemarako soinu-efektuak sinkronizatu eta egokitzen dituena; horretarako, track anitzeko zirriborro editagarriak sortzen ditu probetarako.
  • Thol (Black Goblin, Erresuma Batua) | Thol soinu-diseinurako suite bat da, sorkuntza multimediarako aproposa, eta soinu-efektu original eta kalitatezkoak sortzen ditu, lan-fluxu intuitibo baten bitartez.

Hamar proiektuetako ordezkariek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) batean inkubazio-gune batera doan sartzeko aukera izango dute urtebetez. Gainera, eta irabazleek, gainera, 10.000 euro jasoko dituzte. Horrez gain, 3.000 euro bideratuko dituzte ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako eta hautatutako proiektu onena saritzeko. Irabazle eta finalistek, 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute euren proiektua Euskadin garatzeko ere.