Zuzendaria: Hugh Hudson
Urtea: 1981
Iraupena: 123 min.
Herrialdea: Erresuma Batua
Generoa: Drama | Biografikoa | Atletismoa | Olinpiar Jokoak
1920ko hamarkada, Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) ikasle giro betean. Maila sozial eta sinismen ezberdinetako atleta gazte bik (Harold Abrahams eta Eric Liddell) helburu bera dute: 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte-hartzea. Korrika egitera bultzatzen dituen arrazoiak beren bizitzak bezain desberdinak dira: Eric Jainkoa omentzeko korrika egiten duen predikari ebanjeliko eskoziarra da, eta Harold arrakasta soziala lortzeko helburuz aritzen den judutarra.
1981 urtean Hugh Hudsonek zuzendutako kirol film historikoa da, 1924ko Olinpiar Jokoentzako prestatu ziren britainiar atleta biren bizitzetan oinarriturikoa. Ben Cross, Ian Charleson, Nigel Havers, Cheryl Campbell eta Alice Krige aktoreek antzetu zuten.