Gatazka garaikideen inguruan eztabaidatzeko guneak sortzeko asmoz, abuztuaren 26tik 30era bitarte ospatuko dute Gasteizen ‘Kazetaritza, bertatik bertara’ kultur programaren edizio berri edizio bat. Egitarauaren parte, jardunaldi bakoitza amaitzeko, programan landutako edukiekin lotutako filmen zikloa eskainiko da iluntzetan Florida Zinemetan. 

“Aste berezia” izango dela aurreratu dute ekimenaren atzean dauden Gasteizko Udalaren Kultura Zerbitzuak eta Icono Difusión Cultural enpresak: “Programak 10 urte bete ditu. Hamarkada bat nazioarteko gaurkotasuna eta profesional handiak Gasteizera hurbiltzen. Gaiak sakon eta patxadaz aztertzeko, beste ikuspuntu batetik begiratzeko eta geure iritzia osatzeko aukera bikaina da. Luxua da programa hau gure etxean, Gasteizen, ospatzea, eta kazetaritzaren munduko izen handiez eta haiek egindako lan bikainez gure hiritik mugitu beharrik gabe gozatzeko aukera izatea”.

Bada, azken hamarkada honetako gai eta gatazka aipagarrienen bilduma izango da aurtengo edizioa ezaugarrituko duena. Horretarako, aurreko edizioetan parte hartu duten adituak eta kazetariak ekarriko dituzte Gasteizera, bai eta aurpegi berriak ere, zeintzuek azken hilabeteotan nazioarteko arreta bereganatu duten landutako gaietan.

Hori horrela, honako gaien inguruko iritzi landuak entzun ahal izango dira: Israel-Palestinaren gatazka, Ekialde Ertaineko gaurkotasuna, emakumezkoen kirolak komunikabideetan duen ikusezintasuna, ultraeskuinak Europan izan duen gorakada edo AEBko presidentetzarako hauteskundeak.

Pelikulen ziklo osagarria

Jardunaldi bakoitza amaitzeko programan landutako edukiekin lotutako filmen emanaldiak eskainiko dituzte egunero. Florida zinemetan egingo dituzte saioak, 21:30etik aurrera, eta sarrerak 3 euroko prezioan salduko dirua. Proiekzioen ondoren, film edo dokumental batzuetan zineforuma egingo da, jorratutako gaian adituak diren gonbidatuekin.

Honakoa duzue ikusgai izango diren lanen zerrenda:

  • Abuztuak 26 | CRISTINA GARCÍA RODERO: LA MIRADA OCULTA (Carlota Nelson, 2023) – 70 min.
  • Abuztuak 27 | EN LOS MÁRGENES (Juan Diego Botto, 2022) – 105 min.
  • Abuztuak 28 | A 200 METROS (Ameen Nayfeh, 2020) – 96 min.
  • Abuztuak 29 | ADIÓS, QUERIDOS HATERS (POLISH PRAYERS) (Hanka Nobis, 2022) – 83 min.
  • Abuztuak 30 | A PROPÓSITO DE ELLY (Asghar Farhadi, 2009) 119 min.

Hitzorduaren inguruko xehetasunak, HEMEN.