Fly Me to the Moon (Greg Berlanti)

Komedia |  Drama | 60ko hamarkada

Apolo 11ren ilargiratze historikoan girotua, 1969an. Txinpartek inguru osoa erreko dute, NASAren irudi publikoa hobetzeko helburuarekin, Kelly Jones marketinean adituak Cole Davis jaurtiketaren zuzendariaren lan zailean eskua sartzen duenean. Izan ere, Etxe Zuriak uste du misioa garrantzitsuegia dela porrot egiteko, eta ilargiratze faltsu bat simulatzeko aginduko dio publizitate arduradunari.

.

.

Bikeriders (Jeff Nichols)

Drama | 60-70 hamarkadak

60ko hamarkadan girotua, Vandals gisa ezaguna den motoziklista talde baten bilakaera jarraitzen du. Izan ere, filmak erakutsiko duen hamarkadan zehar, tokiko atzerritar eta iritsi berriak elkartzen dituen harrera sarea izatetik ekintza beldurgarriak burutzen dituen banda izatera igaroko da.

.

.

The Strangers: Chapter 1 (Renny Harlin)

Beldurra | Reboot

Oregongo herrixka txiki eta kezkagarri batean autoan matxura bat izan ondoren, bikote gazte batek basoaren erdian dagoen etxola isolatu batean igaro beharko du gaua. Izuak hartuko ditu hiru maskaradun azaldu eta, gupidarik eta arrazoirik gabe, eraso egingo dietenean.

2008an estreinaturiko The Strangers filma oinarri duen bi ataleko egokitzapen serieko lehena.

.

.

Solo (Sophie Dupuis)

Drama | Familia

Simonek ezinezko bi maitasunek sorturiko etsipenari aurre egin behar dio. Batetik, Oliverrekin duen maitemintze sutsu baina suntsitzailea; eta, bestetik, Claire amarekin duen harreman urrun eta hotza, 15 urte kanpoan eman ondoren harekin  bizitzera itzuliko denean.

2023 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Film Kanadiar Onenaren saria

.

.

Nuestro día / Woo-ri-ui-ha-ru (Hong Sang-soo)

Dram | Metazinema

Udako egun bat, Seulen. 40 urteko Sangwon aktorea bere lagun on Jungsoo eta honen katuaren etxean jarriko da bizitzen. Aldi berean, hiriaren beste aldean, Hong poeta, 70 urte ingurukoa, bakarrik bizi da eta berriki hil zaio katua. Gaur horietako bakoitzak bisita bat jaso du: 20 urte inguruko emakume batek Jungsoo bisitatu du, eta 30 urte inguruko gizon batek poeta beteranoa. Galdera serioekin joan dira biak.

2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Ambar saila

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Quinzaine des Realisateurs

 .

.

Trois couleurs: Blanc (Krzysztof Kieślowski)

Komedia | Drama | Mendekua

Karolek biziki maite du Dominique, baina honek neska utzi egingo du inpotentzia-arazo bat duelako. Orduan, bere lagun Nikolairekin Poloniara itzultzea erabakiko du.

1994an estreinaturiko lan gogoangarriaren berrestreinaldia, zaharberrituriko kopiarekin. Krzysztof Kieślowski zuzendariak sorturiko koloreen trilogiaren bigarren atala.

1994 | Berlingo Jaiadia: Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza

.

.

El castillo ambulante / Hauru no Ugoku Shiro (Hayao Miyazaki)

Animazioa | Fantasia | Ekintza

Sophieren istorioa kontatzen du. Neska gazte bat da, eta madarikazio izugarri bat du gainean, emakume zahar baten itxura ematen diona. Horren aurrean,  Howli laguntza eskatuko dio, gaztelu ibiltari batean bizi den aztia, baina agian Howl izango da Sophieren laguntza beharko duena.

Hogei urte beteko dira aurten Ghibli estudioak film gogoangarri hau estreinatu zuenetik. Efemeride borobilaren karietara berrestreinatuko da filma hainbat zinema-aretotan.