Gastibeltza Filmak eta Mirokutana ekoiztetxeen babesa duen proiektua 2008an dago girotua, SEGI gazte erakundeari egindako sarekada batean.
Akitania Berria eskualdearekin hitzartutako 2021-2024 aldirako helburu eta baliabideen karietatera, Kanaldude Telebsitak fikziozko filmak babesteko deialdia zabaldu zuen martxoan. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 30era arte egon da zabalik.
Soilik irudi errealekoak izango diren lanak galdegin dituzte, euskarazkoak (elkarrizketen %30a bederen), eta dagoeneko, iragarri dute onuraduna. Kanaldude Telebistako ordezkariek eta mundu profesionaletik datozen irakurleek osatu duten hautaketa-batzordeak Gastibeltza Filmak eta Mirokutana ekoiztetxeen proiektua den Lehergailu termobarikoa aukeratu dute 2024ko fikzioen deialdian.
Ondokoa duzue filmaren sinopsia: 2008. urtean SEGI gazte erakundeari egindako azken sarekadan Gotzonen burkide guztiak atxilotu dituzte. Gotzonek egoera horretara eraman dituen une erabakigarrienak gogoratzen dituen bitartean, kuadrillarekin batera bere bizitzako erabaki handiena hartu beharko du: gelditu ala ihes egin.