Iparraldeko hainbat herriko plazetan pantailaratuko dituzte azken urteotan arrakastatsu izan diren sei film labur eta bi luze. Saioak iluntzeetan izango dira, aire librean.
“Euskal zinema jalgi hadi plazetara!” lelopean, kultura eta aisialdia uztartuko dituzte aurten ere Ipar Euskal Herrian. Bada, “udako gau gozoetan euskal zinemaz gozatzeko aukera paregabea” eskainiko du Zinema Kanpoan ekimenak lau herritako plazetan.
Euskal Kultur Erakundeak sustatu eta koordinatutako zikloari esker, “euskal zinemak karrikara ateratzeko eta jendearengana hurbiltzeko parada” proposatuko dute; lehen saioa ekainaren 7an egin zuten, Sarako leizeetan, eta jarraipena izango du uztailean eta abuztuan.
Bi film luze eta sei labur eskainiko dituzte aire librean, iluntzeetan.
Jarraian egitaraua:
- Uztailaren 16an, Maule-Lextarreko gazteluan : Akelarre (Pablo Aguero, 2021)
- Uztailaren 17an, Ortzaideko plazan: Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2005)
- Uztailaren 19an, Arrosako plazan, 22:00etan: Film laburren III. Gaualdia | Iparraldeko Nafarroa – La mirada magica (ETB); Begi erreak (Frank Harriet); Erleketa (Oskar Alegria); Galtzerdi Berdeak (Oskar Alegria); Sorbeltza (Iban del Campo); eta Ximinoa (Itziar Leemans)
- Abuztuaren 10ean, Ainhoako plazan: Akelarre (Pablo Aguero, 2021)
- Abuztuaren 25ean, Ziburuko plazan: Akelarre (Pablo Aguero, 2021)
Zinema Kanpoan egitasmoak Sarako, Mauleko, Ortzaizeko, Arrosako, Ainhoako eta Ziburuko herriko etxeen, Zineuskadiren eta Cinévasionen laguntza eta babesa du.