Urriaren 1etik 4ra ospatzekoa den Iberseries & Platino Industria topaketarako % 25eko deskontudun hamabost akreditazio lortzeko aukera izango da Basque.Audiovisual. markak ekitaldiaren antolatzaileekin egindako akordioari esker. Eskaerak iristen diren hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Iberseries & Platino Industriako akreditazio profesionalari esker, PRO jardueren programazio esklusiboaz gozatu ahal izango dute profresional bertaratuek, eta baita ekitaldiaren deialdi eta ekimen guztietara sartu ere, Gainera, akreditazio profesional honek, modalitate presentzialean edo birtualean, gune pribatu birtualera sartzeko aukera emango die. Hain zuzen ere, eremu horrek ahalbidetzen du direktorio profesionalean sartzeko aukera eta, hartara, akreditatuekin kontaktua egin eta bilerak hitzartzeko bidea ere.

Ekitaldia 2024ko urriaren 1etik 4ra egingo da Mataderon (Madril), baina eskaera egiteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Basque.Audiovisual. markaren helbide elektronikora idatzita burutu beharko dira, eta azaldu dute iristen diren hurrenkeraren arabera esleituko dituztela deskontudun akreditazioak.

Hamabost bat dira, orotara, beraz, interesa izanez gero, jar zaitezte harremanetan lehenbailehen!