Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin diren eta irabazi asmorik gabeko kultura jardueren mugikortasuna laguntzeko deialdia zabaldu du Etxeparek. 2024an zehar garatutako jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke, uztailaren 21era bitartean.

Euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak garatzeko laguntzeko helburua du deialdiak. Bada, institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin diren kultura jarduerak babestuko dira honen bitartez, sortzaileen eta konpainien mugikortasun-gastuak estaliz.

Hala, 2024an zehar (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) gertatutako jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke deialdira, datorren uztailaren 21era bitartean. Era berean, 30.000€-koa da deialdira bideratu duten zuzkidura ekonomikoa.

Deialdiaren inguruko xehetasunak eta izen-ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan aurki ditzakezue. Edozein zalantza argitzeko, aldiz, Alex Aginagalde deialdiaren arduradunarenera jo dezakezue: a-aginagaldelopez@etxepare.eus posta bidez, edota +34 943 023 406 telefonoan.